Florentino Larrinaga kaleko lanak hasi dituzte
Lanek hiru hilabeteko iraupena edukiko dute.
Herriko irisgarritasuna hobetzeko asmoz, Mundakako Udalak Florentino Larrinaga kaleko obrak martxan jarri ditu.
Patxi Fernandez Hirigintza zinegotziak azaldu duenez, obrak “hiru hilabeteko epean bukatuta” egotea aurreikusten dute. Beraz, kalea zirkulaziora itxita egongo da maiatzera arte. Zoruflex izeneko material berezi eta berritzailea erabiliko dute. Horrekin, oinezkoek estropezu egin eta erortzea saihesteko zoru malgu eta moldagarria ezarriko dute.
Lanak bi fasetan banatuko dituzte, kalea oinezkoentzako zabalik mantentzeko. Lehenik errepideko aldeetako batean lan egingo dute eta ondoren bestean, eraikinetarako sarrerak libre uzteko. Lanak egiteko aurrekontua 141.000 eurokoa dela zehaztu du udalak.