Bermeoko M8ko Asanblada Feministak greba prestatzen laguntzeko deialdia egin du
Bihar, 19:00etan batuko dira Kabidxen.
Bermeoko hainbat talde, erakunde eta norbanako biltzen dituen M8ko Asanblada Feministak elkarlanean greba prestatzeko deialdia egin du. Zehazki, bihar, 19:00etan batuko dira Kabidxen.
Dagoeneko bi batzar egiteko bildu direla azaldu dute. Biharkoa “lan eguna” izango dela diote. Izan ere, pankartak egin eta kartelak jartzen laguntzeko eskaera egin dute. Gainera, ekarpenak egin edota ideia berriak proposatzeko aukera egongo da. Herritar guztiei zabaldu diete hurreratzeko gonbidapena.