Bermeoko Kikunbera taldeko igerilariek bost domina irabazi dituzte Bizkaiko Neguko Txapelketan
Bermeoko Udalak herriko igerilariek lortutako "emaitza izugarriak" nabarmendu ditu, eta horiengandik zoriondu ditu.
Haur eta kimu mailetako Bizkaiko Neguko Igeriketa jokatu zuten Getxoko Fardurako kiroldegian, asteburuan, eta Bermeoko Kikunbera Igeriketa taldeko kideek hainbat sari eskuratu zituzten.
200 metroko tximeleta proban, Markel Barrenetxea da Bizkaiko txapelduna, eta modalitate bereko 100 metroko proban hirugarren sailkatu zen.
Oihane Allika Bizkaiko txapeldunorde geratu zen 100 metro tximeleta modalitatean. Maialen Apraizek, berriz, brontzezko dominak irabazi zituen 200 metro lepoz eta 200 metro bular probetan.
Horrez gain, Izaro Gaubekak ere parte hartu du eta klasifikatzeko gutxienekoa lortu du 50 metro askeetan.
Kikunbera igeriketa taldeko neska-mutilek aipatu txapelketan egindako “lan bikainagatik” zoriondu ditu Bermeoko Udalak.
Bermeon, zapatuan. Bestalde, zapatu honetan ( otsailak 9) eskolarteko ligaren 4. jardunaldia hartuko du Bermeoko Araneko Kiroldegiak.
Bermeoko Axpoandi eta Kikunbera taldeek, Gernika-Lumoko Kosnoagak eta Bilbao Aingeruak, Mungiako, Sopelanako, Askartzako, Urdanetako eta Basauriko taldeek parte hartuko dute. Bermeoko Udalak herriko bi taldeko kideei zorte ona opa die.