Tradizioak gogora ekarriz
Egun bereziak iristear daude herri eta auzo askotara. Kandelario, San Blas eta Santa Ageda egunek kaleak ohituraz beteko dituzte datozen egunetan.
Otsaila hasita, tradizio eta ohiturek leku berezia hartuko dute Lea-Artibain, Mutrikun eta Busturialdean asteburuan.
Zapatuan, esaterako, Kandelario Eguna da, eta horregaz batera, Bermeoko Demiku auzoko jaiak helduko dira. Zapatuan ez ezik, domekan ere jai eguna izango dute, mezagaz eta giroa alaitzeko trikilariekin. Gernika-Lumon, beste alde batetik, kandelario abestera irtengo dira zapatuan, kandelak eskuetan daramatzatela.
Blas Deunaren Eguna ere ospatuko dute asteburuan hainbat herritan. Busturiko Axpe auzoan, esaterako, herritarrek ondo ezagutzen dute tostada lehiaketa egingo dute zapatuan.
IKUSI HEMEN IAZKO BIDEOA ETA ARGAZKIAK
Hilabete berriagaz batera, makilak kalera ateratzeko unea ere iritsi da. Santa Ageda bezperan abestera irtetea ohikoena den arren, aurreko zein ondorengo egunetan ere santa eskean ibiliko dira hainbat herritan.
Koplak abestera. Ajangiztarrek, ibarrangelutarrek eta sukarrietarrek zapatu arratsaldea kantuan emateko aprobetxatuko dute. Hala ere, egun nagusia astelehena izango da, bezpera eguna. Etxeko txikienek protagonismo handia hartuko dute, Bermeoko, Gernika-Lumoko edota Mundakako ikasleak kantuan aterako baitira, goizez zein arratsaldez udalerrietako kaleak girotzera.
IKUSI HEMEN IAZKO BIDEOA ETA ARGAZKIAK
Helduek ere zer abestu izango dute, eta horretarako makilekin aterako dira santa eskean hainbat herritan. Urdaibai Kantagunekoak, esaterako, kalerik kale ariko dira Gernika-Lumotik iluntzean; Elantxoben edota Foruan esaterako, astelehenean aterako dira herrietako lurzoruak makil hotsez bete eta usadioak zabaltzera.
Egitarauak, herriz herri:
Kandelario:
- Bermeo, Demiku auzoa.
Bihar:
– 18:00. Demiku jubilatu alkartearen jaia, beraien lokalean.
Zapatuan:
– 11:30. Txupina.
– 12:00. Meza nagusia.
– 12:30. Luntxa, tostada lehiaketa eta sari banaketa.
– Goizean. Trikitixa.
Domekan:
– 11:30. Umeentzako jolasak.
– 13:00. Meza nagusia eta luntxa.
– Goizean. Trikitixa. - Gernika-Lumo.
Zapatuan:
– 19:30. Kalejira Andra Mari elizatik hasita.
Blas deuna
- Busturia.
Zapatuan, Axpe auzoan:
– 18:00. Tostaden lehiaketa, Aingerubiden.
– 19:00. Kaixo mimoa, Aingerubiden.
Agate deuna
- Ajangiz.
Zapatuan:
-14.30. Kalez kale abesteko irtengo dira Mendietako plazatik.
Domekan:
-11:00. Kanpantxuko plazan batuko dira abesteko. Ostean, txokoan bazkaltzeko aukera egongo da. - Bermeo.
Astelehenean:
– Egun osoan. Ikastetxeetako umeen kalejirak herritik. - Busturia.
Astelehenean:
– 14:30. San Kristobaletik hasita, kalejira egingo dute kantuan. - Elantxobe.
Astelehenean:
– 18:00. Elantxobeko 3. Adineko Elkartekoak Ogoñotik aterako dira eta portuan amaituko dute santa eskearen erronda.
Ereño.
Domekan:
– Goizean. Kabelinatxe dantza taldekoak auzoz auzo ibiliko dira, Zeeta auzotik irtenda. - Forua.
Astelehenean:
– 17:00. Kalejira udaletxetik abiatuta. - Gautegiz Arteaga.
Astelehenean:
– 09:00. Plazan bilduko dira, eta etxez etxe joango dira abesten. - Gernika-Lumo.
Astelehenean:
– Goizean. Eskoletako eta herriko abesbatzak kalez kale kantuan aterako dira.
-17:00. Txitxiburduntzi eta umeentzako jolasak, Lumoko plazan.
-19:00: Urdaibai Kantagunekoak kalerik kale ariko dira kantan, Aterpe tabernatik hasita. - Ibarrangelu.
Zapatuan:
-11:00. Santa eskea Ibaietatik. - Mundaka.
Astelehenean:
– 10:00. Eskolatik Mundakako egoitzetara joango dira 2. eta 3. zikloko ikasleak; 11:30ean, plazan abestuko dute Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleek; 11:35ean, kalejira. - Muxika.
Otsailak 10 (domeka)
-10:30ean Gorozikatik irtenda.
- Nabarniz.
Domekan:
-09:00. Lekerika auzotik aterako dira elizalderantz mezan abesteko. Ostean, auzoz auzo abestuko dute. - Natxitua (Ea)
Gaur:
-18:00. Kopla tailerra, Bolatokian.
Domekan:
– 10:00. Etxerik etxe kantuan, plazatik irtenda.
-Iluntzean: Afaria Bolatokian.
Martitzenean:
– 12:00. Meza nagusia eta umeen kantaldia.
-Eguerdian: Herri bazkaria, Ermintxon. Izena eman nahi duenak, Ermintxon egin dezake. - Sukarrieta.
Zapatuan:
– 15:30. Santa eskea, udaletxetik abiatuta.