Joanes Goitisolo eta Mireia Arrillaga 2018ko euskal zirkuituko triatleta onenak
Ascentrium ArabaTri taldeko triatleteta gernikarrak eta Garraitz kirol taldeko kideak absolutu mailako sari nagusia lortu dute urtero egiten den Triatloi Galan. Gizonezkoen absolutu mailan, bestalde, Mikel Goitisolo Urdaitriko kideak 2. postuan amaitu du denboraldia.
Joanes Goitisolok, gainera, 3. postuan amaitu du Duatloi ligan, absolutuetan. Inmaculada Ruiz Bilbaotri taldeko gernikarra Beterano 2 mailako onena izan da. Beterano 3 mailan Urdaitri taldeko Joseba Arroitak 2. postua lortu du.
Domekan banatu zituzten Eibarren Euskal Herriko Triatloi Federazioak urtero banatzen dituen sariak. Lekeitioko Garraitz, Markina-Xemeingo Alarabi, Ondarroako Koaxi eta Gernika-Lumoko Urdaitriko hainbat triatleta saritu zituzten.
Koaxiko Arantza Burgoak, bestalde, Emakumezkoen beterano 2 mailako sari nagusia eskuratu du. Alarabi taldeko Zorion Kareagak ere sari nagusia eskuratu du Gizonezkoen beterano 1 mailan.
Garraitzeko Paula Ugarteburuk 2. amaitu du Emakumezkoen kadete mailan. Aritz Iriondok eta Peio Urrutibeaskoak, hurrenez hurren, Gizonezkoen kadete mailako 2. eta 3. postuetan amaitu dute denboraldia. Aratz Aizpurua 3. sailkatu da Gizonezkoen junior mailan eta Iñaki Mendietak postu bera lortu du Gizonezkoek beterano 3 mailan.
Duatloi zirkuituan ere aurreko postuetan ibili dira Garraitz eta Urdaitri taldekoak. Alba Mendazonak 3. egin du Emakumezkoen absolutu mailan eta Paula Ugarteburuk 2. postua lortu du Emakumezkoen kadete mailan.