Eskualde solidario baten alde
Busturiko Madariaga Dorretxean kokatuta dagoen Ekoetxea Urdaibaik arropa eta jostailu bilketa jarri zuen martxan urtarril hasieran.
Herritarren aldetik lortutako erantzuna “ikusgarria” izan da proiektuaren arduradunaren esanetan, eta bilketa atzo bukatu behar zuten arren, otsailaren 7ra arte luzatuko dutela jakinarazi dute. Izan ere, azken egunetan jaso duten produktuen jarioa “etengabea” izan da, eta ekarpen gehiago espero dituzte datozen egunetan.