Allende Salazar ikastetxearen inguruan ere semaforoa ipini dute
Herriko ikastetxeetako sarreretan segurtasuna hobetu gura du udalak
Semaforoak ikastetxe inguruetan Gernika-Lumoko Udalak semaforo berriak ipini ditu herriko hainbat puntutan. Hain zuzen, ikastetxeetarako sarbideetan ipini ditu semaforoak, seguratsuna hobetu asmoz.
Ikasturtea hasi zenetik, Carlos Gangoiti kalean (San Fidel ikastola parean), Errenteria auzoan (Mertzede ikastetxearen parean) eta Fray Martin de Muruan (Allende Salazar ikastetxearen inguruan) semaforo bana ipini ditu, trafikoa erregulatu asmoz.