Barrutialdeko ikasleekin egon gara, bigarrenez
Iritzi artikuluak, erreportajeak, albisteak eta kronikak zelan lantzen diren aztertu dugu saioaren hasieran, eta ariketa baten bitartez, orain arte landutakoak errepasatu dituzte ikasleek.
Joan den barikuan Barrutialde BHIko DBH4.mailako ikasleekin egon ginen, gaur, baina, Batxilergoko lehenengo mailako ikasleak bisitatu ditugu. Hurrengo barikuan ere bertan egongo gara.
Iritzi artikuluak, erreportajeak, albisteak eta kronikak zelan lantzen diren aztertu dugu saioaren hasieran, eta ariketa baten bitartez, orain arte landutakoak errepasatu dituzte ikasleek.
Iritzi artikuluak lantzen ari dira ikasleak, eta horien ezaugarriak ikusi ditugu. Gero gainera, gaurko alea eskuetan Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza egunkaria aztertu dugu. Albisteak errepasatzeagaz batera, erreportaje, albiste eta iritziak identifikatu ditugu guztion artean. Egunkariaren egituraz eta kazetarien lanagaz ere hitz egin dugu gaurkoan.
HITZAren sorrerari zein bilakaerari buruz ere aritu gara, eta gure lana zabaltzeko webguneak eta sare sozialek duten garrantzia azpimarratu diegu ikasleei. Hala, gehien erabiltzen ditugun sare sozialen berri eman diegu: Facebook, Twitter, eta instagrameko gure orrialdeez, alegia.
Saio parte hartzaileak dira gureak, eta haiei galderak egin zein haien kezkak argitzeko tartea ere eduki dugu.