Koldo Izagirrek errezital komentatua emango du Eako irakurle txokoan
Koldo Izagirre izango da gonbidatua Txarakie Eako irakurle txokoaren bariku honetako saioan. Errezital komentatua eskainiko du Eskolondon, 19:30etik aurrera.
2017. urtean Susa argitaletxeagaz kaleratu zuen Rosalia de Castro poesia liburua izango da saioko protagonista. Izagirrek euskarara ekarritako idazle galiziarraren poema antologia Susa argitaletxearen Munduko Poesia Kaiera bilduman argitaratu zuten.
Idazle pasaiarrak haren bizitzaz eta obraz berba egingo du. Hitz laua eta neurtua landu zituen; amodioaren penak, emakumea, herriaren miseria eta Galiziarekiko atxikimendua izan ziren haien gai nagusiak
Herrijeri Emon Arnasa kultur elkarteko kideek esan dutenez, errezitaldiaren ostean Faykoren tabernan batuko dira hamarrots pintxoak dastatzeko eta musika galegoaz gozatzeko.