Mikel Beaskoak irabazi du elkartasun zozketaren otzara erraldoia
Ostalariek eta dendariek borondatez ematen dituzten produktuekin eta herritarrek egin dituzten ekarpenekin osatutako otzara Gernika-Lumon geratu da aurten. Mikel Beaskoak erosi zuen Harrera elkarteak antolatutako elkartasun zozketaren 5.069 zenbaki sariduna.
Abenduaren 31an eguerdiko 14:00ak inguruan egin zuten zozketa, eta gaur arratsaldean jaso du Beaskoak saria.
“Euskal preso eta iheslariek giza eskubideen kontrako baldintzetan jarraitzen dutelako” erabaki du Harrera elkarteak beste urte batez zozketa egitea. Euren berbetan, “presoak geuretik kanpo daude kartzeletan, etxetik urrun, sakabanatuta eta gaixorik”.