Salgai daude Unin egingo den boxeo eta K1 erakustaldirako sarrerak
Lea-Artibai mailako boxeo eta K1 erakustaldia egongo da otsailaren 2an, 18:30ean, Markina-Xemeingo Uni pilotalekuan. Sarrerak salgai daude 10 eurotan, Markina-Xemeingo Zeharka, Mateo, Bikale eta Naroki tabernetan eta Elkar Sporten. Aurreratu dutenez, e...
Erakustaldian Lea-Artibaiko kirolariek parte hartuko dutela zehaztu dute; neskek eta mutilek eskainiko dituzte erakustaldiak. «Zehatz esateko, boxeoko eta K1eko bosna borrokaldi eskainiko dituzte, hiru minutuko hiru round-era».
Urteak atzera
Antolatzaileek esan dutenez, urteak atzera Markina-Xemeinen horrelako borrokaldiak ikusteko aukera egoten zen, eta jendetza batzen zen.
Orain, lehengoa berreskuratu nahian, herritarrei kirol modalitate horiek ikusteko aukera eskaini nahi izan diete. «Herritar guztiei erakustaldia ikustera joateko gonbitea egiten diegu; goza dezatela».