'Herri Txiki Infernu Handi' saioak bigarren zatia grabatuko du eguenean
Euskal Telebistako Herri Txiki Infernu Handi saioak Markina-Xemeinen egindako grabaketak aurkezteko eta saioaren bigarren zatia grabatzeko ekitaldia egingo du urtarrilaren 17an, 20:00etan, Uni frontoian.ETB1eko saioko lan taldea Markina-Xemeinen egon z...
ETB1eko saioko lan taldea Markina-Xemeinen egon zen martitzenean grabaketak egiten. Urtarrilaren 17ko saioan emango dituzte elkarrizketak, eta Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadizabal aurkezleek bakarrizketak ere egingo dituzte. Beraiekin egongo da Sebastian Lizaso bertsolaria.