EH Bilduren alkategaia proposatzeko aukeraketa zabalduko dute
EH Bilduren alkategaia proposatzeko aukera egongo da Mutrikun, urtarrilaren 14tik 27ra. «Mutrikuko EH Bilduk herritarrak animatu nahi ditu, parte hartze prozesu honetan murgildu daitezen eta herriarentzat egokienak iruditzen zaizkien pertsonak proposa...
EH Bilduren alkategaia proposatzeko aukera egongo da Mutrikun, urtarrilaren 14tik 27ra. «Mutrikuko EH Bilduk herritarrak animatu nahi ditu, parte hartze prozesu honetan murgildu daitezen eta herriarentzat egokienak iruditzen zaizkien pertsonak proposa ditzaten».
Duela aste batzuk errolda ireki bat egiteko asmoa agertu zuten, «edozein herritarrek alkategaia hautatzeko, eta ondoren, zerrenda oso proposatzeko eskubidea izateko». 200dik gora herritarrek eman dute atxikipena, eta oraindik ere, nahi duenak erroldan inskribatzeko aukera izango duela gogorarazi dute, mutrikukoehbildu@gmail.com helbide elektronikora idatzita.
Proposatutako alkategaia bakarra bada, bera izango litzateke EH Bilduren alkategaia modu ofizialean. «Urtarrilaren bukaeran edo otsailaren hasieran herriratuko litzateke izena». Proposatutako alkategaiak bat baino gehiago izanez gero, barne bozketak antolatu dituzte otsailaren 22tik 24ra, horietatik bat aukeratzeko, modu telematikoan zein presentzialean.