Aldundiak 2 milioi euroko mailegua eman du Kamiñalderako
Bizkaiko Foru Aldundiak 2 milioi euroko mailegua eman dio Ondarroako Udalari, Kamiñaldeko mendi magala egonkortzeko. Udalak kopuru hori hamar urtean bueltatu beharko du, interes gabeko kuota beretan. «Kreditu bat eskatu genuen Kutxabanken, eta hori o...
Maileguari dagokionez, kuotak udalak Udalkutxatik jasotzen dituen kopuruetatik ordainduko ditu. Udal iturriek adierazi dutenez, urtero 200.000 euro gutxiago jasoko dituzte. Kobraketa egiten, beste alde batetik, 2021ean hasiko dira. Hau da, lehenengo 24 hilabetean udalak ez du kuotarik ordaindu beharko. Maileguari esker, Kamiñaldeko mendi magala egonkortzeko egiten ari diren azkenengo faseko lanak ordaindu ahal izango dituzte.
Atzerapenik barik
Kamiñaldeko mendi magala egonkortzeko lanen azken faseko lanak urriaren hasieran hasi zituzten, eta agertu dutenez, hasieran esandako zazpi hilabeteko epean amaituko dituzte.
Eneritz Basurko Pagoaga Hirigintza zinegotziak adierazi duenez, Kamiñaldeko lanak oso ondo doaz; «denboran sartzen ari dira. Orain lana moteldu egingo da, ezkerraldean behin betiko habeak sartuko dituztelako». Eskuineko aldean beheko pantaila egin ostean lurra kentzeko prozesuak lana zerbait moteldu dezakeen arren, orain arteko erritmo onari esker, hasieran esandako epea mantenduko da.
«Hasieran egondako informazio falta saihesteko», bestalde, Udal Gorbernuko ordezkariak bizilagunekin batzarrak egiten ari dira hilabetero.