Berbalagunek urtarrileko Ezetz Jakin lehiaketako saria banatu du gaur goizean Gernika-Lumoko Kultur Etxean. Oraingoan,
74 lagunek parte hartu dute, eta horien artean,
61 pertsonek erantzun dituzte galdera guztiak
zuzen. Zozketa eginda, Begoña
Larrondok jaso du saria Sasoie Tabernaren eskutik.
Urtarrileko lehiaketa prest dago dagoenerako. Esan dutenez, Hiru Sakuk emango du sari hori, eta galdera gehienak udalerriko elkarte edota erakundeen
zuzendariei buruzkoak izango dira. Baita korrikari buruzkoak ere.