Gernikako mugetatik ibilaldia egingo dute domekan
Gernikazarra Historia Taldeak antolatuta, Gernikak eta Lumok bat egin zuteneko urteurrena gogoratzeko ibilaldia egingo dute gernikarrek. 1988ko urtarrilaren 8an batu ziren Lumo eta Gernika, eta urteak dira data hori gogora ekartzeko ibilaldia egiten dutela.
Aurten urtarrilaren 13an egingo dute martxa, domekaz. Goizeko 09:00etan batuko dira Gernika-Lumoko Foru plazan.
Erdi Aroan, Gernika Lumoren auzoa zen, eta elizatearen portu funtzioak betetzen zituen. 1366. urtean, Don Tellok dekretuz Gernika hiri bihurtu zuenean, Lumorengandik banandu zuen, eta lursail handiak Gernikarenak izatera pasatu ziren. Gainera, eskubideak eta pribilegiooak ere eman zizkion Don Tellok Gernikari. Giro horretan, bi herrien arteko liskarrak gero eta handiagoak ziren.
XIX. mende amaieran, arrazoi ekonomikoak medio eta industria garatzen hasi zenez gero, bien arteko arazoak konpontzea beharrezkoa ikusi zuten: Gernikak zuen legedia egokia zen industria garatzeko, eta Lumok lursail egokiak zituen ibarrean. Hala, 1882. utean biak batu egin ziren.