Lan heriotzak salatzeko elkarretaratzea egingo dute etzi, Lekeition
Aurten 65 lan heriotza gertatu dira Euskal Herrian, horietatik bi Lea-Artibain. Errealitate hori salatzeko, elkarretaratzea egingo dute zapatuan, 19:00etan, Lekeitioko Eskolapean, Kapitalismoak egunero hiltzen gaitu! lelopean.Aurtengo datuak ez direla ...
Aurtengo datuak ez direla salbuespena diote, «urteroko errealitatea baizik». Horren aurrean, langile kontzientzia berreskuratu eta hedatu, langileen elkartasun sareak antolatu eta babes eta autodefentsa mekanismoak martxan jarri behar direla diote.