Multzoen fasean
bigarren postua eskuratuta sailkatu eta gero atzo [abenduak 13] egin zuen FIBA-k final hamaseirenetarako kanporaketetarako zozketa. 2014an Euroliga irabazi zuen Galatasaray talde turkiarra edukiko du aurkari Mario Lopezen taldeak, egokitu ahal zitzaien
talde zailenetakoa. Kanporaketa bi partidutara jokatuko da: joanekoa
urtarrilaren 3an Malosten eta itzulerakoa urtarrilaren 10ean Turkian.
Gyntare Mazyonite baloiagaz, eguazteneko partiduan. Argazkia: Gernika KESB
FIBA-k egindako zerrendaren arabera
24. postuan dago Lointek, beraz, zerrenda horretako bederatzigarrenaren aurka jokatzea egokitu zaio. Turkiarrak B multzoko lehen sailkatuak izan dira, bost garaipen eta porrot bakar batekin.
68 puntuko bataz bestekoa daukate partiduko.
HONEKIN LOTUTA:
Galatasaray talde turkiarra. Argazkia: FIBA