M8ko greba prestatzeko asanblada deitu du Gernika-Lumoko Sare Feministak
Euskal Herriko mugimendu feministak irailean batzarra egin zuen Gasteizen, eta 2019ko Emakumeen Nazioarteko Egunerako 24 orduko greba deituko zutela iragarri zuten. Gernika-Lumoko?Sare Feministak deituta, Martxoaren 8ko Emakumeok planto! greba prestatzen hasteko asanblada irekia egingo dute Astran, zapatuan (abenduak 15). 11:00etan elkartuko dira.
Hain zuzen, aurtengo Martxoaren 8a mugarria izan zen udalerrian, eta orduan ikusitako erantzunetik, ekainean sortu zuten Gernika-Lumoko Sare Feminista. M8ko ekitaldiak asanbladen bidez prestatu zituzten, norbanako eta eragileak batuz.