Entseguen ostean, kalera ateratzeko ordua heldu zaie gernikarrei. Horrela, Gabonen aurreko bederatziurrena beteko dute, beste urte batez. Gaueko errondak domekan hasiko dirtuzte, “kalez kale denen poztasunerako bazterrak koplekin betetzeko” gogotsu daude. Esan dutenez, betiko moduan, “ahalik eta leku gehienetara” ailegatzen saiatuko dira aurten ere.
Domekan Santa Luzia eta Lurgorri artetik egingo dute lehen gaua. Halaber, erronda hori egingo dute abenduaren 19an (eguaztena), 22an (zapatua) eta 24ean (astelehena). Honako hau da
ibilbidea: Andra Mari eliza-Allende Salazar-Iturburu-San Pedro auzoa-Zearreta-Frai Martin Murua-Iturriondo-Iturriondo plaza-San Jose auzoa-San Frantzisko-Mestikabaso-Urremendi-Lurgorri-Araba kalea-Gipuzkoa kalea-Mestikabaso-Lurgorri-Juan Kaltzada-Gurutze Gorria-Iparragirre-Adolfo Urioste-Merkurioa-Pablo Picasso-Adolfo Urioste-Azokakalea-Artekalea-Barrenkalea-Andra Mari-8 de Enero-Loizaga-Geltoki plaza-San Roke-Domingo Alegria plaza-Domingo Bernaola-Elbira-Iturri-Don Tello-San Juan ibarra-Urkieta-Pedro Elejalde-San Juan-Goienkalea.
Errenteriatik abenduaren 17an (astelehena), 20an (eguena) eta 23an (domeka) ariko dira, eta
Tiloetan, berriz, hilaren 18an (martitzena) eta 21ean (barikua).
Iñaki Gonzalez Abadiak, Denis Azkarate Eizagirrek, Jose Antonio Uriarte Itxasok eta Fernando Astoreka Aranburuk izango dute bakarlari izateko ohorea.
Elkartasuna. Abenduaren 24an biltzen duten dirua bi talderen artean banatuko dute. Urdaibaiko
Eutsi gogor danok batera elkartearentzat izango da parte bat; gaixotasun arraroak dituzten umeen familiek eta bolondresek sortutako elkarteak jasoko du. Bestetik, Keniako Boluntarioak izeneko Gobernuz Kanpoko Erakundearen bidez,
Monbasan Baby Life Rescue Centre izeneko umezurtzen zentroan bizi diren haurrei laguntzera bideratuko dute.
EGUTEGIA:
- Lurgorri: Abenduak 16, 19, 22 eta 24.
- Errenteria: Abenduak 17, 20 eta 23.
- Tiloak: Abenduak 18 eta 21.