Eurokopan aurrera egitea lortu du Gernika Bizkaiak, garaipen historikoa lortuta
"Gure jokoa berreskuratu dugu eta sailkapena lortu, ezin dugu gehiago eskatu", esan du Naiara Diezek partida ostean
Sailkapena lortu ostean Europako 24 talde onenen artean dago Lointek eta gaur gauean jakingo du zein izango den bere aurkaria hurrengo kanporaketan.Bigarren zatiaren hasieran gernikarrak nahi eta ezinean ibili ziren. Lointek Gernika Bizkaiak ematen zuen kolpe bakoitza portugaldarrek erantzun egiten zuten. Ordurako Hungariatik albiste onak iritsiak ziren Malostera, Girona ihes eginda baitzegoen markagailuan; Gernikak bere neurketa irabaztearekin nahikoa zuen. Azken laurdenaren hasieran sartutako 12-0eko partzialak partidua hautsi zuen. Blake Dietrickek hartu zuen taldearen kontrola eta portugaldarrek eskuak jaitsi zituzten. Hiru minuturen faltan 20 puntu goitik zeuden gernikarrak. Festa piztu zen Malosteko harmailetan. Hori gutxi ez eta gainera Nahia Anitua eta Marta Alberdi harrobiko jokalariek ere minutuak eduki zituzten gernikarren festan. Azkenean 84-66 eta aurrera Eurokopan. Naiara Diezek partidu amaieran aitortu zuen “partidu oso gogorra” izan zela baina Malosten oso ondo jokatzen dutela. “Gure jokoa berreskuratu dugu eta sailkapena lortu, ezin dugu gehiago eskatu”. Mario Lopez entrenatzailearen esanetan neurketak bi zati “oso ezberdin” eduki zituen. “Lehenengoan oso eraginkor aritu ziren eta bigarren zatian guk hobeto defendatu genuen eta errebotea ere kontrolatu genuen. Aipatzekoa ere gure pibotek bigarren zatian egin zuten lana”. Urduritasunari eta lehen zatiari buruz galdetuta Lopezek azpimarratu zuen partidua hasieratik hautsi nahi izateak askotan arinegi jokatzera eraman zituela. Zozketaren zain. Atzoko sailkapena lortu ostean Europako 24 talde onenen artean dago Lointek eta gaur gauean jakingo du zein izango den bere aurkaria hurrengo kanporaketan. Sailkatuta dauden 24 taldeetatik FIBA erakundeak sailkapena bat egingo du Lehiaketaren Oinarriak kontuan hartuz. Talde bakoitzaren garaipenen, porroten eta averagearen arabera antolatuko dute zerrenda. Sailkapen horretako lehen zortzi sailkatuak zuzenean joango dira final hamaseirenetara eta gainontzekoak joaneko eta itzuliko partiduak izango dituen kanporaketa jokatu beharko dute. Gaur amaituko da multzoen fasea eta oraindik zehaztasunez aurkariak nor izan daitezkeen ez badakite ere Energa Torun, Reyer Venezia eta Artego Bydoszcz taldeak ikusten dituzte balizko aurkari gernikarrek. “Kanporaketa horren partiduak urtarrilaren 3an eta 10ean jokatuko dira. Seguru asko Lointekek urtarrilaren 3an etxean jokatuko du eta hurrengo astean kanpoan“. HONEKIN LOTUTA: