Xixili taldearen 25 urteko ibilbidea, kolore biziz
Taldekieen argazkiak, arropak, baloiak, mazoak, uztaiak, garaikurrak… Bermeoko Xixili taldearen 25 urteko ibilbidea laburbiltzen duen erakusketa Bermeon izan zuten ikusgai, eta orain Gernika-Lumon da.
Askotariko argazkiek klubaren ibilbidea laburbiltzen dute, eta baita, halaber, gimnastikalariek soinean eroan dituzten mailotek ere. Hain zuzen, horiek zelan aldatu diren erakutsi gura izan dute taldeko arduradunek, besteren artean. Gogoratzeko topagunea ere bada erakusketa, eta zeregin horretan, urte askotan entrenatzaile izan zen eta orain dela hiru urte zendu zen Macarena Millak bere leku kuttuna dauka aretoan.
Koloretsua bezain aberatsa da argazki eta osagarrien bilduma. Xixili gimastika taldearen 25. urteurrenaren erakusketa ikusgai dago Gernika-Lumoko Elai Alai aretoan, abenduaren 21era arte.