Alexander Barrena gazte gernikarrak
Bizkaiko Camp Tecnologico taldeagaz irabazi du San Petersburgon (Errusia) jokatu den nazioarteko robotitako lehiaketa; Unescok eta SUAI Unibertsitate Aeroespazialak antolatu dute txapelketa.
Alexander Barrena. Argazkia: San Fidel Ikastola
Nazioarteko lehiakideek lehenengoz parte hartu dute aurten nazioarteko
Dobo Space deitutako txapelketan, eta lehenengo saria lortu du errusiar eta txinatar taldeekin batera parte hartu duen talde Bizkaitarrak. Lehiaketako bi txandetan kalifikazio onena lortuta eskuratu dute txapelketako lehen saria. Garaileak izateaz ez ezik, bi sari gehiago eskuratu dituzte: Etorkizun handiena duen taldeari saria eta Talde konbinatu onenari saria.
Dobo Magician deitutako roboten bidez
4.0 industria muntai kate bat modu simulatuan optimizatzea izan zen gazteen egitekoa Errusian. Hori horrela, industria mundura zuzenduta dagoen programazio aurreratua landu zuten lehiakideek. Robot mota horiei esker, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleek 4.0 industriak eta eraldaketa digitalak eskatzen dituen gaitasunak garatu dituzte.
Udan, Lleidan. Errusiako txapelketa ez da Barrenaren robotikako lehenengoa izan. Udan, LLeidako Arango haranean jokatu zen txapelketan ere egon zen beste ikasle batzuekin batera. Azaroan, berriz, robotikako Espainiako Txapelketa jokatu zuen.
San Fidel Ikastolako ikaslea da Barrena, eta ikastolako arduradunen arabera, garaipenak ikastolan robotikaren
garapen egokia egiten dela erakusten du: “Robotikaren garapen egokia eta zientzian eta teknologian aurrera pausoak emateko programazioaren eta robot hizkuntzaren garrantzia kontuan hartzen ditugu”.
Innobasquek urtero antolatzen duen errobotika, zientzia eta teknologiaren lehiaketan
aurten ere parte hartuko dute ikastolako ikasleek. Iaz, aurkeztutako 40 ikastetxeen artean, San Fideleko ikasleek bederatzigarren postua lortu zuten lehiaketako robotaren misio atalean.