'Kristalezko hezurrak' dokumentala proiektatuko dute Bermeon
Kristalezko hezurrak dokumentalaren emanaldia eskainiko dute gaur, 19:00etan, Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan. Irune Ormaetxea Bermeoko Kirol zinegotziaren berbetan, ekimenaren helburua La Otra Mirada durangar GKE Mongolian gauzatzen ari den proie...
Gobernuz kanpoko erakundeko euskaldunak 2012tik arazo ezberdinak dituzten eskubiderik gabeko mongoliar haurrei duintasunez bizi ahal izateko laguntzen aritu dira. Era horretara, eskola eta osasun eskubideak bermatzeko lana egiten dute. Doku- mentalaren bitartez, euren lana ezagutzera eman eta, batez ere, «errealitate hori eraldatzea» lortu nahi dute.
Ostean, hitzaldia
Proiekzioaren ostean, Beñat Ormaetxeak, Ander Txakartegi berriatuarrak eta Koikili Lertxundik solasaldia eskainiko dute. Joan den urteko abuztuan Mongolia Bike Challenge BTT lasterketa ospetsuari esker bizi izandako kirol esperientzia solidarioa partekatuko dute.
Ekitaldira doazenek txirrindularitzako materialaren zozketa batean parte hartzeko aukera edukiko dute. Udalak jakitera eman duenez, sarrera doakoa izango da, eta herritar guztiak gonbidatu ditu bertan parte hartzera.