Hiesari buruzko informazioa zabalduko dute Eskolapean
LEKEITIO // Aurreko urteetan bezala, abenduaren 1a hiesaren aurkako borrokaren nazioarteko eguna dela eta, Aittitta Txiki kultur elkarteak prebentzio kanpaina jarriko du abian. Gaur egun arazo larria izaten jarraitzen duen gaitzaren aurrean prebentzio ...
LEKEITIO // Aurreko urteetan bezala, abenduaren 1a hiesaren aurkako borrokaren nazioarteko eguna dela eta, Aittitta Txiki kultur elkarteak prebentzio kanpaina jarriko du abian. Gaur egun arazo larria izaten jarraitzen duen gaitzaren aurrean prebentzio neurriak hartzea ezinbestekoa dela eta ez dela lasaitu behar iritzita, gaur eta bihar informazioa zabaltzeko mahaiak jarriko dituzte, Eskolapean. Horrez gain, lazo gorriak eta preserbatiboak ere banatuko dituzte.