Goixerri, profesional mailan debutatzeko prest
Dania Jai Alai frontoian jokatzeko kontratatu dute 19 urteko aurrelari mutrikuarra. Umetako ametsa bete du. Erikek eta Beaskoetxeak udazken sariketako finalerdiak jokatuko dituzteEkaitz Mendizabal Lete Goixerri puntista mutrikuarrak 2019 hastearekin ba...
Dania Jai Alai frontoian jokatzeko kontratatu dute 19 urteko aurrelari mutrikuarra. Umetako ametsa bete du. Erikek eta Beaskoetxeak udazken sariketako finalerdiak jokatuko dituzte
Ekaitz Mendizabal Lete Goixerri puntista mutrikuarrak 2019 hastearekin batera debutatuko du profesional mailan. Floridako (Amerikako Estatu Batuak) Dania Jai Alai frontoian jokatzeko deia jaso zuen aurreko astean 19 urteko aurrelariak, eta aurretik Jon Mendizabal Goixerri bere aitak egin zuen bideari ekingo dio. Kontrakorik ezean, abenduaren 31n abiatuko da Dania aldera.Mutrikuko Danok Bateko pilotariak 3 urterekin jantzi zuen zesta lehen aldiz, eta profesional mailara jauzi eginda, txikitatik izan duen ametsa bete duela nabarmendu du.
Maila bikaina erakutsi du hainbat frontoitan. Afizionatu mailan federazioak eta Xisterak antolatutako hainbat partidu jokatu ditu, baita hainbat txapel bereganatu ere. Aurten, esate baterako, Interjai txapelketa irabazi du nagusi mailan Aitor Andonegi mutrikuarrarekin batera.
Afizionatu maila agurtu aurretik, ordea, Zumaiako Ugarein Xistera Zirkuituko finala eta zirkuituko finalerdiak jokatu beharko ditu.
Daniako kantxan, gainera, beste hiru mutrikuarrekin batera jokatzeko aukera izango du Goixerrik; Jon Goenagarekin, Erik Mendizabalekin eta Asier Beitiarekin.
Daniako udazken sariketa
Dania Jai Alaiko jokalarien koadroa osatzen dutenek, berriz, udazken sariketako finalerdiak jokatuko dituzte datozen egunotan.
Gaur, Erik Mendizal mutrikuarrak eta Ladutxek osatutako bikoteak Iturbideren eta Urbietaren aurka neurtuko ditu indarrak. Abenduaren 7an, berriz, Zulaika eta Amigorenaren aurka ariko dira Diego Beaskoetxea gernikarra eta Ruben Bailo.
Abenduaren 14an jokatuko dute final handia.