Mijoa proiektua egiteko 3,1 milioi euro bideratuko omen ditu URAk
EH Bilduk egin dituen gestioen arabera, URAk Mijoa proiektura diru partida bat bideratzeko asmoa dauka aurrekontuan. Proiektua garrantzitsua dela dioteMutrikuko EH Bilduk jakitera eman duenez, Mijoa erreka eta inguruak eraberritzeko 3,1 milioi euroko d...
EH Bilduk egin dituen gestioen arabera, URAk Mijoa proiektura diru partida bat bideratzeko asmoa dauka aurrekontuan. Proiektua garrantzitsua dela diote
Mutrikuko EH Bilduk jakitera eman duenez, Mijoa erreka eta inguruak eraberritzeko 3,1 milioi euroko diru ekarpena egingo du URA Agentziak. «Egin ditugun gestioen arabera, URA agentziak 3,1 milioi euroko partida du aurreikusita 2019rako. Beharbada, oraingoan hasiko da proiektua. Aspaldian ari gara gai honekin bueltaka eta borrokan, ea behin betikoz irtenbidea ematen zaion esku artean daukagun egoera latzari».Agertu dutenez, duela bi aste Batzar Nagusietako ingurumen batzordean EH Bilduren ordezkariak berriro galdetu zuen 2019ko aurrekontuan Mijoa proiektuarentzat diru ekarpenik zegoen. «Erantzuna ezetza izan bazen ere, URA agentziak proi- ektua %100ean burutzeko diru partida bat bazuela aurreikusita esan ziguten».
Mutrikuko EH Bilduk gogorarazi duenez, 2011-2015 agintaldian aurrerapauso handiak eman zituzten saneamendua eta bidegorria jasotzen dituen proi- ektua herritar kaltetuen artean adosteko. «2015eko aurrekontuan 2 milioi euro baino gehiagoko diru ekarpena aurkeztu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak, baina EAJk eta PSEk atzera bota zuten».
Urak harrotu
Azken agintaldian hainbat aldiz eskatu dute udalean proiektua ahalik-eta arinen egitea, garrantzitsua delako; horren alde egiteko eskatu dute, egoera behingoz bideratu dadin.
Diotenez, URA agentziaren 2017ko kanpainako txostenak urak harrotu zituen. Bertan Mijoa errekaren uren egoera txarra zela azpimarratzen zen. Horren harira, EH Bilduk iraileko udalbatzan Mijoaren aldeko adierazpena aurkeztu zuen, aldundiari eta URAri 2019ko aurrekontuan Mijoako proiektua kontuan har zezaten eskatuaz.