Jolasen bidez, atletismoa lantzen eta bultzatzen
Hirugarren urtez atletismo topaketa egin dute Gernika-Lumon. Bizkaiko zenbait taldetako 200 bat ume eta gaztetxo elkartu dira Santanape kiroldegian. Elkarrekin ondo pasatuz, askotariko probak burutu dituzte.Kirolzaletasuna jolasen bidez ume eta gaztetx...
Hirugarren urtez atletismo topaketa egin dute Gernika-Lumon. Bizkaiko zenbait taldetako 200 bat ume eta gaztetxo elkartu dira Santanape kiroldegian. Elkarrekin ondo pasatuz, askotariko probak burutu dituzte.
Kirolzaletasuna jolasen bidez ume eta gaztetxoen artean sustatzeak duen garrantzia nabarmentzen dute askotan kirol taldeetako ordezkariek. Horretaz jabetuta, Gernika Atletismo Taldearen ekimenez, hirugarren urtez egin dute topaketa Santanape kiroldegian.Lehia alde batera utzita, jolasen bidez atletismoaz gozatzea da topaketaren helburua. Hala, benjamin eta alebin mailetako neska-mutilek atletismoko zenbait modalitate landu zituzten zapatuan.
Abiadura, hesietako lasterketa, luzera jauzia, vortez eta errelebokako lasterketa probak egin zituzten. Errelebokako lasterketa berezia egin zuten: «Originala eta dibertigarria izan zen. Txokor batzeko lehiaketetan bezala, txokorren ordez koltxonetekin jolastu zuten. Koltxoneta gainera jaurti, laprast egin eta ahalik-eta urrutienen eraman behar zuten, taldekideari txanda emanez. Koltxoneta helmugara lehenbizi eramaten zuen taldea izan zen garailea».
Gero eta atleta gehiago
Bizkaiko hainbat herritako 200 ume eta gaztetxo elkartu ziren. Gernika ATko arduradunen berbetan, urtez urte parte hartzea handitu egin da: «Bertoko zein inguruetako jende gehiago etorri da. Aurten, Bermeoko, Busturiko, Lekeitioko, Markina-Xemeingo, Zornotzako, Galdakaoko eta Getxoko taldeetako atletak batu dira».
Udalerriko atletismo taldeko ordezkariek azpimarratu dutenez, parte hartzaileek zein harmailetan zeuden gurasoek asko gozatu zuten.