Diru bilketa egiten ari dira Yemeneko 109 familiarentzat
Yemeneko 109 familiari emergentziazko laguntza emateko diru bilketa jarri du martxan Gernikatik Mundura elkarteak Associacio Solidarios sin Fronteas elkarte kataluniarragaz elkarlanean.Gernika-Lumoko Udalaren lankidetza proiektuen deialdian 7.837 eurok...
Gernika-Lumoko Udalaren lankidetza proiektuen deialdian 7.837 euroko diru laguntza eskatu zuen herriko elkarteak, baina eskatutakoaren erdia baino gutxiago jaso dute. Elkartekideek jakinarazi dutenez, Yemeneko gerra hasi zenetik GGKE kataluniarrak eta Yemeneko kolaboratzaileek oinarrizko elikagai kutxak hornitzen dizkiete Sana (Yemen) inguruetako errefuxiatu eremuetara mugitutako milaka familiari. Haiei laguntzeko prest agertu dira hasieratik, baina udalaren lankidetza proiektuen ebaluazio batzordeak ez diela «arretarik» eskaintzen salatu dute: «Ebaluazio batzordeak ez die arreta handirik eskaintzen Gernikatik Mundura elkarteak herrian bertan egiten dituen ekimenei. Beraz, eskatutako laguntza kantitatearen erdia baino gutxiago jaso dugu; 3.398 euro, hain zuzen».
Laguntza hori nahikoa ez denez, elkarteak berak 1.602 euro jarri ditu; dena den, 2.387 euro falta dituzte emergentziazko laguntza emateko behar dituzten 7.837 eurotara iristeko, eta horregatik, herritarrei ekarpena egiteko eskatu diete.
GGKEren hurrengo kontu korrontean egin dezakete herritarrek diru sarrera: ES53 2095 0315 8091 0126 2798. Sarrera egiterakoan izen-abizenak eta NAN zenbakia jarri behar direla jakinarazi dute.