Zazpitik zazpigarrena
Gernika KESB inoizko liga hasierarik onena egiten ari da, eta gorenean dago Perfumerias Avenidagaz berdinduta. Bihar 20:00etan itzuliko da berriz ere Eurokopa Maloste kiroldegiraBeste garaipen bat. Zazpitik zazpi. Selekzioek jokatzeko iragan asteko gel...
Gernika KESB inoizko liga hasierarik onena egiten ari da, eta gorenean dago Perfumerias Avenidagaz berdinduta. Bihar 20:00etan itzuliko da berriz ere Eurokopa Maloste kiroldegira
Beste garaipen bat. Zazpitik zazpi. Selekzioek jokatzeko iragan asteko geldialdiak ez dio kalterik egin Gernika-Lumoko taldeari, eta 65-77 menderatu du asteburuan Ensino talde galiziarra.Lugon (Galizia) lortutako garaipenak ere aurretik lortutakoen gako berak izan zituela azpimarratu dute klubeko arduradunek: defentsa solidoa eta eraso bizi, eraginkor eta aldakorra.
Vanderwall, Dietrick, Gwathmey, Roundtree eta Pascuak osatu zuten hasierako bostekoa. Bi taldeek garaipena lortzeko bide desberdinak aukeratu zituztela hasieratik ikusi zen kantxan. Etxekoen asmoa neurketa geldo bat lortzea zen bitartean, gernikarrek erritmoa bizitu nahi zuten. Azkenerako lortu zuten partidua euren lekura eramatea. 6. minuturako 8-13 aurretik zeuden Mario Lopezen neskak, eta lehen laurdena amaitu orduko 12-22 zen markagailua. Bigarren laurdenean partidua apurtzeko aukera bikaina eduki zuen Lointekek, lehenengo Diezen hiruko jaurtiketa bategaz eta Berez- hynskaren beste bategaz gero, baina hurrengoak ez ziren sartu, eta galiziarrek borrokan jarraitzeko arrazoiak ikusi zituzten. Hirukoak sartzen hasi ziren, eta horrek markagailuan hurbiltzeko aukera eman zien. Baina etxekoak jaurtiketak huts egiten hasi zirenean, Lointekek aldea 10 puntutik gora mantentzea lortu zuen, erasoan fin jarraitzen zuen eta. Atsedenaldirako hiru minutu eta erdi falta zirenean, Pascuak saskiratutako baloi batek markagailua 26-42 jarri zuen.
Bigarren zatiaren hasieran, Lointeken eraginkortasuna jaitsi egin zen; kanpoko jaurtiketak ez ziren sartzen. Naiara Diezen hiruko batek eman zion amaiera hutsen tarteari; neurketa nahasi egin zen. Galiziarrek egindako akatsek 27. minutuan markagailua 40-31era joatea ahalbidetu zuten. Momentu hartan gernikarren eraginkortasuna ere jaitsi egin zen, baina defentsan egindako lan onarengatik ez zuen eragin markagailuan.
Azkenengo txanpan jokalariak apur bat lasaitu egin ziren, eta etxeko zaletuen artean markagailua iraultzeko itxaropena zabaltzen hasteaz batera, Lopezek taldea berregin eta aldea mantentzea lortu zuten. Azken unean Aliagaren hirukoek markagailua txukuntzea lortu arren, amaieran, 12 puntuko aldeagaz irabazi zuen Lointekek, 65-77.
Sailkapeneko bigarren postuan jarraitzen du Gernika-Lumoko taldeak, Permuferias Avenida taldeagaz 14 puntura berdinduta. Orain, baina, Euroko- paren txanda da. Spar Citylift Girona taldea hartuko dute bihar, 20:00etan, Malosten.