Kaltzada Egoitzaren Jaia ospatu zuten domekan, eta egoitzakoa arduradunek Jose Maria Gorroño Gernika-Lumoko alkatearen eta Xaiborren eskutik jaso zuten 5.607 euroko txekea.
Guztira, baina, 6.384 euro jaso ditu zaharren egoitzak. Izan ere, gazta lehiaketako lehen bi sailkatuen gazta erdiak jartzen dituzte enkantean urtero, eta aurten Xaiborrek erosi ditu biak. Bigarren gazta erdiagatik 777 euro ordaindu zituen Xaibor Diskofestak.
Argazkia: Gernika-Lumoko Udala.