Urtero egiten dute egutegien erretzea urteari amaiera emateko eatarrek eta aurten ere bat erretzeagaz batera beste bat sortzeko argazki lehiaketa egingo dute.
Herritarrek egindako argazkiekin sortu nahi dute herriko egutegia.
Argazkiak entregatzeko epea hasieran abenduaren 21era arte zela zabaldu bazuten ere esan dute epe hori
abenduaren 5era aldatu dutela. Azpimarratu dute argazkiak originalak eta bakoitzak egindakoak izan behar direla eta argazkizale bakoitzak lan bakarra aurkeztu dezakeela lehiaketara. Argazkiak
kultura.ea@bizkaia.org helbide elektronikora bidali behar dira. Gehitu dute
auzoen arteko parekidetasuna bultzatuko dela lehiaketan eta maiatzari dagokion argazkia
Haizeder eskolarentzat lagako dutela. “Argazkiak egiteko gaia librea da, baina beti ere herria ardatz hartuta: udako argazkiak, negukoak, paisaiak, animaliak, itsasoa… denak balio du”.

EAko paisaia. Argazkia: Eako udala