Gernikako Elai-Alai Dantzari Taldeko kideek beraien eguna ospatuko dute
Elai-Alai Eguna ospatuko dute bihar, Gernika-Lumon. Dantza taldean gaur egungo zein aurretik taldean ibilitako dantzariak zein gainontzeko kideak batzeko hitzordu berezi hori urtero egiten dute.Jai giroan elkarregaz egun pasa ederra egingo dute aurten ...
Jai giroan elkarregaz egun pasa ederra egingo dute aurten ere. 12:30ean Elai-Alai plazan bildu, eta ordu erdi beranduago aurresku mistoa dantzatuko dute Merkurion.
15:00etatik aurrera, berriz, Zallo Barri Jatetxean bazkalduko dute, eta eguna borobiltzeko kalerik kale musika eta dantza artean ibiliko dira. 19:00etan hasita, erromerian elkartuko dira udalerriko kaleetan, bidean topatzen dituzten herritarrei jai giroagaz bat egiteko gonbidapena eginez.