Gaur hasiko da Bizkaiko Kluben Arteko Zesta-Punta Txapelketa
28. Bizkaiko Kluben Arteko Zesta-Punta Txapelketa jokatzen hasiko dira asteburuan, Markina-Xemein, Durango, Gernika-Lumo, Lekeitio eta Berriatuko zesta eskoletako gizonezko puntistak. Ligaxka eran jokatuko dute kadete, gazte, 22 urtez azpiko eta nagusi...
Kategoria guztietan izango ditu bikoteak Markina-Xemeingo Zesta-Punta Eskolak: kadete mailan Arakis-Lourido eta Mendi-Iriondo bikoteek jokatuko dute, gazte mailan Alex-Atain II bikoteak, 22 urtez azpikoetan Gotzon-Danel eta Ibar-Kepa ariko dira, eta nagusietan Arbe-Ibarluzea eta Urri-Elkoro I.
Gernika Jai Alai eskolako zortzi bikote aterako dira kantxara. Kadete mailako bikote batek jokatuko du: Urrejola-Azkarate, gazte mailan, ostera, lau bikote ariko dira: Arratibel I-Unda, Oier-I.Urrutxua, Eneko-X. Aranburu eta Martinez-L. Aranburu. 22 urez azpikoen mailan Leke-Learreta eta A. Urrutxua-Orue bikoteak jokatuko dute, eta nagusien mailan X. Urrutxua eta Oar Arteta pilotariek osatutako bikoteak lehiatuko du.
Berriatuko Zesta Eskolak ere bost bikote edukiko ditu norgehiagokan. Kadete mailan Ekaitz-Amets eta Markel-Patxi ariko dira, 22 azpikoetan Unax-Jon bikoteak parte hartuko du, eta nagusien mailan Antxon-Aimar eta Reto-Lekue bikoteek jokatuko dute. Lekeitioko zesta eskolak ordezkari bakarra izango du: nagusien mailan jokatuko duen Aitzol-Paul bikotea.
Markina-Xemeinen, Berriatuan eta Gernika-Lumon jokatuko dituzte lehen jardunaldiko partidak. Gaur 18:30ean, kadete eta nagusien mailako partiduak egongo dira Markina-Xemeingo Uni frontoian. Arratibel eta Astelarra eta Mendi eta Iriondo bikoteen arteko partida izango da lehenengoa. Ondoren, Unax-Jon eta Ibar-Kepa 22 urtez azpikoen mailako bikoteak aterako dira kantxara. Azkenik, Aitzol-Paul eta Arbe-Ibarluzea bikoteek jokatuko dute. Bihar ere txapelketako norgehiagoka bat egongo da Unin. 11:00etan hasita Eneko-X. Aranburu eta Alex-Atain gazte mailako bikoteen arteko partida jokatuko da.
Gaur, 18:00etan hasiko dira lehiak Berriatuko Mendibarrenen. Kadete mailan Arakis-Lourido eta Markel-Patxi bikoteek jokatuko dute. Gernikako frontoian, ostera, 22 urtez azpikoen mailan A. Urrutxua-Orue eta Gotzon Danel neurtuko dira.