Urtero egin ohi duten legez musikarientzako egun bereziena dena ospatuko dute musikari eta musikazaleek. Santa Zezilia eguna aitzaki hartuta hainbat musika ikuskizun eskainiko dituzte bihar [azaroak 22] Bermeon, Gernika-Lumon eta Mundakan.
Bermeon, herriko abesbatzak kalejira egingo du 20:00etan, Aurrekoetxea kaletik hasita.
Gernika-Lumon, ostera, 19:30ean Segundo Olaeta musika eskolak Santa Zezilia kontzertua antolatu du. Ikuskizuna Lizeo antzokian izango da eta azpimarratu dute sarrera gonbidapenen bitartez izango dela, beti ere leku guztiak bete arte. Gaineratu dute ikasleek osatutako taldeek joko dutela kontzertua, beste beste, bandak, abesbatzak, girotzeko musikak, korda orkestrak, kamarak eta konboak. “Kontzertua hasi aurretik Musikalean ekimenaren barruan eskolako abesbatzek herriko kaleetan abestuko dute, arratsaldea girotzeko”. Amaitzeko,
Mundakan, txistularien kalejira egingo dute Plazatik hasita bihar iluntzean.

Segundo Olaetako musikariak. Argazkia: Segundo Olaeta musika eskola.