Ikuskizun bikaina eskaini dute Xisterako pilotariek Madrilen
Ikuskizun bikaina eskaini dute Xisterako pilotariek Madrilgo (Espainia) La Elipa pilotalekuan. Goiz eta arratsalde jardun zuten, zapatuan jokoan. Madrilen «gustura» egon zirela jakitera eman dute pilotariek. Guztira 26 egon dira asteburuan Madrilen e...
Xisterako arduradunek jakinarazi dutenez, sei kiniela jokatu zituzten guztira kategoria ezberdinetako pilotariek. Goizeko hiru kinieletan Malen Nicolas eta Miren Idoeta markina-xemeindarrak, Frida Watkins zumaiarra eta Erika Mugartegi markina-xemeindarra eta Ihart Arakistain berriatuarra eta Eneritz Lizardi mutrikuarra nagusitu ziren. Arratsaldeko kinielak, berriz, Uzuri Etxaburu eta Miren Idoeta markina-xemeindarrek osatutako bikoteak, Olaia Otaño mutrikuarrak eta Arai Lejardi markina-xemeindarrak osatutako bikoteak eta Ziortza Landa ereñarrak eta Eneritz Lizardi mutrikuarrak osatutako bikoteak irabazi zituzten.
Nesken Xistera Zirkuituko partida bi ere jokatu zituzten. Lehenengoan hiru set jokatu behar izan zituzten Ziortza Landak (Ereño Jai Alai) eta Naroa Merinok (Donosti Jai Alai) Maddi Jauregiri (Beotibar Tolosa) eta Chloe Hirigoyen Cariteauri irabazteko. Arratsaldean, ostera, set bi nahikoa izan zituzten Maialen Aldazabalek (Berriatua Zesta Eskola) eta Eneritz Lizardik (Danok Bat Mutriku) garaipena lortzeko. 15-6 eta 15-10 irabazi zieten Maddi Jauregiri (Beotibar Tolosa) eta Naia Calvori (Berriatua Zesta Eskola).