'Bizipenen olerki bilduma' lana aurkeztuko dute gaur, Ispasterren
Ainhoa Elordi olerkari lekeitiarrak Bizipenen olerki bilduma aurkeztuko du gaur, Ispasterren.Bizi Ispasterko Nagusien Elkarteak antolatu duen solasaldia 18:00etan hasiko da Iñigo Egiluz aretoan, eta elkarteko kideek herritar guztiak gonbidatu dituzte ...
Bizi Ispasterko Nagusien Elkarteak antolatu duen solasaldia 18:00etan hasiko da Iñigo Egiluz aretoan, eta elkarteko kideek herritar guztiak gonbidatu dituzte belaunaldien arteko solasaldi bat egitea lortzeko: «Amuma-aittittak, gurasoak, ikasleak, irakasleak eta beste herritar guztiak daude gonbidatuta».
Olerkigile lekeitiarrak Bizipenen olerki bilduma-ri buruzko solasaldia eskainiko du. Lan horretan amodioa, tristura, familia, hezkuntza, gizartea eta herria bezalako gaiei buruz hitz egiten duten bizi esperientzian oinarritutako olerki desberdinak daude.