Barikuan Bilboko Itsasadarra museoan egin zuten bi kirolarien pisaketa eta welter mailan aritzeko gehiengoa den
66,700 kilo baino bi kilo gehiago eman zituen, 68,700 kilo hain zuzen. Aurkaria pisu mugatik igaro izanak Lejarraga gerrikoaren jabe izaten jarraitzea eragin zuen,
Europako Boxeo Federakuntzaren araudiaren arabera.
Baina morgarrak lehia bere horretan mantentzeko asmoa erakutsi zuen barikuan bertan: “txapeldun izaten jarraituko nuela nekien baina hori ez zen nik nahi nuena. Ez da oso profesionala pisuaren gainetik egotea, baina zer egingo diogu ba, nik borrokatu egin nahi nuen eta banekien
%100 aterako nintzela”. Gaineratu zuen bere pisua kontrolpean edukitzeko
“dieta zorrotza” jarraitu duela azken hilabeteetan, “hutsik egin gabe”. “Azkenean ondo egiten den lanaren ondorioak ikusi egiten dira”.
Lejarraga, zapatuko garaipena lortu zuenean.
10.000 lagunetik gora espero ziren Barakaldoko BECeko Bizkaia Arenan eta zaleek ez zuten hutsik egin. Tartean
morgarrak ziren asko eta animorik ez zitzaion falta izan boxeolariari: “
polita izan da hainbeste lekutatik etorritako jendetza ikustea harmailetan”.
Lehen borrokaldiak ez ziren hain gogorrak izan eta
lehenaren eta hirugarrenaren garaile Gavin izan zen (bietan 9-10). Baina morgarra apurka-apurka gailentzen ari zen ringean eta
bigarrena irabaztea lortu zuen (10-9). Laugarren borrokaldian KOz irabazi zuen lehia Lejarragak. Aurkariaren guardia zabaltzerakoan edukitako pazientzia eta bere
kolpe izugarria izan ziren lehia irabazteko gakoetako batzuk.
Laugarren borrokaldian egindako konbinazio batek erabakita utzi zuen lehia: lehenengo
upper bat sartu zion eskuinarekin gero ezkerrarekin hegalean emandako kolpe batekin
britainiarra lurrean uzteko.
Munduko Txapelketarantz. Nahiz eta Europako luma pisuko gerrikoaren jabe borrokaldia baino lehenagotik izan, Lejarragarentzat garrantzitsua zen borrokaldia lehiatu eta irabaztea.
27 borroka lehiatu ditu guztira eta 22 KOz irabazi ditu. Horrek, Munduko txapelketaranko bidean aurrera egiteko balio dio Morgako gazteari: “honek Munduko txapelketan parte hartzeko balio dezake ”.