Eskaintza zabala, merke-merke
Bigarren eskuko azoka jarri zuten Gernika-Lumoko Merkatu plazan, zapatuan. 10:00etatik 18:30ak aldera arte, hamaika produktu egon ziren, hamaika postutan.
Etxean erabili barik gordetako gauzak, saldu, erosi edo oparitzeko aukera eskaintzen dute bigarren eskuko azokek, eta herritar asko hurbildu ziren plazara. Bitxikeri artean kuxkuxean aritu ziren asko eta asko. Arropak, jostailuak, osagarriak, aparailu elektrokiko zaharrak, liburuak… eskaintza zabala egon zen aukeran, merke-merke.