Familian euskara errotzeko egitasmoa dakarte, beste behin, URE elkarteak eta Gernika-Lumoko euskara zerbitzuak.
3 eta 5 urte bitarteko umeei eta euren gurasoei zuzenduta dago
Euskera Olgetan Errotu programa.
Helburu finkoa du ekimenak: esparru ez formalean euskararen erabilpena areagotzeko baldintzak finkatzea, hain zuzen. Hala, guraso eta umeen arteko harremanak ingurune ludiko batean lantzeko bidea jorratzen du
Euskera Olgetan Errotu programak.
Hiru saio egingo dituzte aurten, azaroaren 18an, 25ean eta abenduaren 2an. Lehiaketa formatoa izango du ekimenak, baina ez du lehiakortasuna bilatzen; hain zuzen, gurasoek umearekin
zenbait froga gainditu behar izango dituzte. Txokoetan banatuta, ekintzak eta jolas ezberdinak egingo dituzte; besteren artean, euskal jokoak, eskulanak edota ipuinak.
Egun bakoitzean, gainera, gai konkertu batean oinarrituko dira froga horiek. Azaroaren 18an baserriaren eguna izango da; azaroaren 25ean herriaren eguna, eta abenduaren 2an jai erroldoia egingo dute, Euskararen Nazioarteko Eguneko atarian.
Egun bakoitzean, gaiari dagozkion elementuak jorratuko dituzte.
Ume eta gurasoentzako ekimenaren hiru saioak Jai Alai frontoian egingo dituzte, 17:00etatik 20:00etara.