Heldu da Gernika-Lumora Emakunderen
Berdintasunerako Gunea.
Berdintasuna ikasi egiten da. Irakatsi berdintasuna lelopean autobusa jarri dute San Juan Ibarran.
2004. urtetik dago martxan Berdintasunerako Gunea, eta Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako hainbat herritan jarri dute. Emakundek autobusagaz lortu nahi duen helburua zehatza da: erakunde publiko eta pribatuetan gizon eta emakumeen berdintasunaren alde egitea. Gunearen bitartez, pertsona helduei belaunaldi gazteagoekin arduratsu jokatzeko eskatu nahi die Emakundek, “egunero, bizitzaren arlo guztietan berdintasuna transmititzeko”.
Autobusa
gune anitza eta zabala dela adierazi du Emakundek, eta gaur goizean, ikastetxe ezberdinetako ikasleek bisitatu dute.