Markina-Xemeingo Lander Odiagak irabazi du Barinagako jaurtialdia
Zazpi txirlo botata, Markina-Xemeingo Hiru Txirlo taldeko Lander Odiagak irabazi zuen zapatuan Barinagako bolatokian jokatu zen Euskal Herriko 29. Hiru Txirlo Txapelketako azkenaurreko jaurtialdia. Parte hartze handia egon zen Barinagan ere: 68 bolarik...
Sei txirlogaz berdinduta geratu ziren Barinagako saioko hurrengo bostak: Joseba Lazkano (Lastur), Oier Azumendi (MX3T), Juan Luis Rodriguez (Asola Berri), Antonio Ibarluzea (Iruzubieta) eta Jose Irusta (San Miguel).
Datorren zapatuan erabakiko da 2018ko Euskal Herriko bolari onenak zeintzuk diren. Elgoibarko San Migel auzoak hartuko du finala, eta antolatzaileek aurreratu dutenez, txapelketa ofiziala 17:00etan hasiko da. «16:15ean probarako jaurtialdia egingo da bola bigaz».