Aratz Mugertza aizkolariak ez du maila nagusira igotzeko txartelik lortu
Euskadiko Bigarren Mailako Aizkora Txapelketaren finalean hirugarren sailkatu da mutrikuarra. Maila gorenera igotzeko txartela Jesus Mari Mujikak eta Luis Txapartegik lortu duteAratz Mugertza datorren denboraldian aizkorako lehen mailan jokatzeko atari...
Euskadiko Bigarren Mailako Aizkora Txapelketaren finalean hirugarren sailkatu da mutrikuarra. Maila gorenera igotzeko txartela Jesus Mari Mujikak eta Luis Txapartegik lortu dute
Aratz Mugertza datorren denboraldian aizkorako lehen mailan jokatzeko atarian geratu da, Euskadiko Bigarren Mailako Aizkora Txapelketako finalean hirugarren sailkatu ondoren (22.28). Finalari dagokionez, Jesus Mari Mugikak lortu zuen txapela (20.43). Luis Txapartegik, berriz, bigarren amaitu zituen lanak (21.37). Hurrengo denboraldian lehen mailan aritzeko txartela lortu zuten biek.Norgehiagokari dagokionez, Jesus Maria Mugika hasieratik aurrean jarri, eta abantaila horri eutsi zion azkenera arte. Bigarren eta hirugarren postuak, berriz, oso lehiatuak izan ziren. Aratz Mugertzak lehen hiru enborrak Luis Txapartegik baino azkarrago moztu zituen, baina bigarren oinbikoa moztu eta gero, Txapartegik aurrea hartu, eta enborrez enbor mutrikuarrarekiko zuen abantaila handitzea lortu zuen.
Mugertzak aitortu duenez, azken enborrarekin «zorte txarra» izan zuen, eta hortxe galdu zuen lehen mailara igotzeko aukera. «Adartxo bat tokatu zitzaidan, eta hantxe nahikoa atzeratu nintzen». Azken kanaerdikoa moztu aurretik mutrikuarrak eta Txapartegik 15 segundoko aldea zuten, eta proba amaitu orduko beste 36 segundoko abantaila lortu zuen Txapartegik.
Gustura
Bost final jokatu ostean lehen finalerako txartela ez lortzea «pena» ere izan dela nabarmendu du. «Ez dut uste aurreko finaletan hainbesteko emaitza onik lortu dudanik. Anaia biok maila berean aritzea polita izango litzateke, baina, egia esan, maila horretan ez dakit zenbat iraungo nukeen».
Egindako lanagatik, bestelakoan, gustura geratu da Olazko aizkolaria. «Hori bai, mozketan egurra amaitzeko orduan ez nuen asmatu, asko kostatu zitzaidan, eta justu xamar ibili nintzen».