Gernikako hesi bidezko trenbide pasaguneetan kamerak jarriko ditu ETSk
Teknologia berrietan oinarritutako kamerek pasaguneetan gerta daitezkeen arazoak aurretiaz antzemateko balio dutela adierazi du Euskal Trenbide Sareak. Urte bukaerarako jarriko dituzteGernika-Lumoko hesi bidezko trenbide pasaguneetan ikusmen artifizial...
Teknologia berrietan oinarritutako kamerek pasaguneetan gerta daitezkeen arazoak aurretiaz antzemateko balio dutela adierazi du Euskal Trenbide Sareak. Urte bukaerarako jarriko dituzte
Gernika-Lumoko hesi bidezko trenbide pasaguneetan ikusmen artifizial adimentsuko kamerak jarriko ditu Eusko Jaurlaritzako Euskal Trenbide Sareak; Bilbo-Bermeo bideari dagozkion pasabideetan, hain zuzen ere.Ikusmen eta adimen artifizialean oinarritzen diren kamera horien bidez, gerta daitezkeen arazoak aurretiaz hautematea espero du Euskal Trenbide Sareak. Lanok burutzeko 161.980 euroko aurrekontua aurreikusi dute, eta kamerak urte bukaerarako prest egotea espero dutela jakinarazi dute.
Teknologia berrien erabileran oinarritzen diren kamerak pasagunean aurki daitezkeen oztopoak antzemateko daude prestatuta, baita azpiegituraren beraren segurtasun elementuren batean akats bat edo beste ikuskatzeko eta jakinarazteko ere.
Gernika-Lumoz gain, beste lau puntutan ere ezarriko dute Begicrossing deitutako sistema berria: Hendaian, Errenterian, Aginagan eta Urbin. Hala ere, lehenago, Euskal Trenbide Sareko beste puntu batzuetan ere jarri zuten martxan sistema; besteren artean, Muxikan eta Zornotzan.
Momentuko informazioa
Pasaguneak denbora errealean aztertuko dituzte kamerek. Ha- la, sistemak sortutako alarmak aginte postuan instalatuta dagoen kudeaketa sistemara bideratuko dituzte, eta horiek trenbide pasagunera bideratuko dute informazioa. Horrela, pasaguneko seinale sistemetan momentuan aritu ahal izango dira, seinaleak aldatuz eta gidariari gertakariren bat dagoela jakinaraziz.
Sistema berriak kamerek osatutako tokian tokiko ekipamendua dauka, bai eta ere aginte postuan edo gela teknikoan dauden elementuak. Horiek softwareagaz osatzen dira, «informazioa, gertakariak eta alarmak kudeatzeko».