Iñaki Osa Goikoetxea eta Jonatan Hernandez nagusitu dira Urriko Azken Astelehena Masterrean.
Giro itzela izan zuten atzo Gernika-Lumoko Jai Alai frontoian, eta partidu bikainagaz amaitu zuten Jai Alai Wold Tour denboraldia.
Argazkia: Jai Alai Professional
Goikoetxeak eta Hernandezek
Olharan eta Lopezen kontra lehiatu zuten finala. Emozio bizikoa izan zen partidua, parekatua eta frontoia bete zuten zaleak gozarazi zituzten. Berdindu egin zuten, eta berdinketa hausteko hirugarren set-a jokatu behar izan zuten.
Ondo hasi zuten lehenengo set-a txapeldunek, Goikoetxearen hasierako bi tantoekin markagailuan ihes egitea lortu zuten eta. Bikain hasi zen zumaiarra, eta sendo aritu zen atzean Hernandez. Olharanek erantzun egin zien baina ez zen nahikoa izan, eta gorriek puntu gehiago lortu zituzten. Azkenean,
15-10 irabazi zuten lehenengo set-a.
Bigarren set-ean hobeto jokatu zuten Olharanek eta Lopezek. Goikoetxeak eta Hernandezek huts egiteak izan zituzten, eta Olharan ondo aritu zen aurrean. Nagusi izan ziren urdinak, baina Goikoetxeak bere jokoa egiten jarraitu zuen. 8-12koa izan zen bigarren set-eko punturik onena. Goikoetxeak rebotean utzi zuen pelota, baina Lopez ondo heldu eta botea eman eta gero, pelota erreboteko horman uztea lortu zuen. Hala, 12 eta 8 aurreratu zen bikotea markagailuan. Azkenean, 13-15ekoagaz, partidua berdindu zuten, eta hirugarren set-a jokatu behar izan zuten.
Hirugarrenean, 0-1 aurreratu ziren urdinak lehenengo, Goikoetxeak erantzu egin ziengero, eta berdina egin zuen Lopezek ondoren. 1-2 markagailuan. Hala, baina, buelta eman zien markagailuari gorriek, eta partidua hasi zuen moduan bukatu zuen Goikoetxeak; eskuin erreboteagaz alegia.
Denboraldi bukaera. Atzo Gernika-Lumon jokatutako final handia hasi baino lehen, Jai Alai World Tour 2018ko txapela jantzi zieten Iñaki Osa Goikoetxeari eta Eric Irastorzari. Eurek dira denboraldiko aurrelari eta atzelari onenak.
Argazkia: Jai Alai Professional
Goikoetxeak
denboraldi bikainari modu ederrean eman zion amaiera. Ia dena irabazi du aurten: Gernikako Grand Slama eta Mutrikuko Open-a Lekerikagaz, Hossegorreko Grand Slama Portetegaz, Hondarribiko Grand Slama Aldazabalegaz eta Zumaiako eta Urriko Azken Astelehena masterra Irastorzagaz. Hala, Jai Alai World Tour-a osatzen duten Grand Slametatik Ekhigaz jokatutako Markina-Xemeingoak bakarrik egin dio ihes.
Horrez gain, Bartzelonan jokatutako mundialean bigarren egin zuen Aldazabalegaz, eta txapeldunorde izan zen San Juan de Luzeko Internationaux txapelketan Ekhigaz. Hori horrela, denboraldi “aparta” izan dela dio jokalari zumaiarrak.