Euskal erakundeetako agintariak hartu ditu Gorroñok Gernika-Lumoko Udaletxean
[IKUSI HEMEN GAURKO ARGAZKI GALERIA]
Inguruetako herritarrak ez ezik, euskal erakundeetako agintariak ere hurbildu dira udalerrira. Hala, Jose Mari Gorroño Gernika-Lumo alkateak hartu ditu udaletxean. “Euskal Herriko zoroko produktu onenak biltzen ditu azokak. Gainera, azokan sortzen den pertsonen arteko harremana da garrantzitsuena gaurkoan. Produktuen kalitatea baloratu behar da, baina baita herritarren arteko hartu emana ere”, adierazi du alkateak. Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusia ere egon da ekitaldian, eta Urriko Azken Astelehena Euskal Herriko azoka garrantzitsuenetarikoa dela esan du, Santo Tomasekoagaz batera. “Garrantzitsua da azoketan lortzen den baserritarren eta herritarren arteko harreman zuzena. Baserritarren bizitza gogorra da eta produktuekiko duten kontaktu zuzena ezinbestekoa da ekoizpen ona izateko. Kontsumitzaileok baserritarrekin hartu emana mantendu behar dugu. Hala, ekoizten dutenen eta erosten dutenen arteko zikloa izteko”.