[IKUSI HEMEN GAURKO ENKANTEAREN ARGAZKI GALERIA]
Gorka Azurmendi (Gazta onenaren irabazlea): “Gaur irabazi dudan moduko sariekin, aitorpen horiekin, gazta onak egiten jarraitzeko indarrak lortzen dituzu”.
Zer suposatzen du zuretzat lehen saria irabazteak? Egia esan ez nuen espero, sari bat lortu nuen lehenengo aldia hemen izan zen orain dela zortzi urte. Izugarria izan da Gernikan lehen saria lortzea. Sei urte eman ditut bertan parte hartzen, bigarren edo hirugarren postuan geratzen. Egunen baten irabazteko txanda iritsi behar zen eta gaur heldu da. Hemen irabaztea itzela da niretzako. Zer da burutik pasa zaizun lehenengo gauza? Nire aita. Berari esker nago bertan, eta bera izan da burutik pasa zaidan lehenengo gauza. Oso pozik nago. Zenbat denbora daramazu gaztak egiten? Nola hasi zinen? Zortzi urte. Nire anaiak ardiak zituen, eta krisiarengatik sartu nintzen lan honetan, beragaz batera. Beti ibili gara txapelketetara aurkezten, eta hainbat sari irabazi ditut: Erromara joan naiz gaztagaz, Ordiziako podiumera igo naiz, urrezko dominak eraman ditut etxera… baina Gernikan irabazten dudan lehenengo aldia da, eta ez nuen hau espero.