Nazioarteko Eskupilota Txapelketa jokatuko da Lekeition
Nazioarteko Eskuz Binakako Pilota Txapelketa jokatuko da gaur eta bihar Lekeitioko trinketean. Mexiko, Cuba eta Euskal Selekzioko pilotariak neurtuko dira Munduko Pilota Batzarrak antolatutako norgehiagokan.Finalaurreko bi egongo dira jokoan gaur 19:00...
Finalaurreko bi egongo dira jokoan gaur 19:00etatik aurrera: Ziarrusta-Ugarte/Diaz-Cabello alde batetik, eta Waltari-Loquillo/Arabiourrutia-Esnaola, bestetik. Irabazleek bihar 18:00etan edukiko dute finala. Sarrera doakoa izango da.