Eneko Barberenak irabazi du Zubikarai nobela beka
Eneko Barberena idazle arrasatearraren nobela proiektuak irabazi du Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak elkarlanean antolatzen duten Augustin Zubikarai nobela beka saria. Antolatzaileek iragarri dutenez, hamasei proiektu aurkeztu dituzte sariketa...
Afrikaners izena du Barberenaren proiektuak, eta etorkizun hurbilean kokaturiko nobela bat da. Protagonistak bikote gazte bat dira, Aitor eta Eider. Lehena, ikastetxe publiko bateko zuzendaria Gasteizen eta bigarrena liburuzaina Arrasaten. Bost urteko haur bat dute, Manex. Haien bizitza lasai doa, itxuraz, baina tentsioa sortzen duen elementu bat ere badago: gerra. Izan ere, urte batzuk dira Europako Batasunak emigrazio ilegala kontrolatu nahian, tropak bidali zituela Ipar Afrikara; inbasio horrek gerra ekarri du, eta orain derrigorrezko errekrutatzeak daude, soldaduak bidaltzeko mugara.
Eneko Barberenak literatur alorrean bi liburu argitaratu ditu orain arte: Igogailuak, Dow Jones eta beste droga batzuk eta Lurrunak ez du oraindik kristalik estali. Azaroaren 1ean 19:00etan jasoko du saria idazle arrasatearrak Ondarroako Kofradia Zaharrean, Literatur Amuak jardunaldien barruan.