Olatz Jimenez nagusitu da Iruzubietako saioan
Olatz Jimenezek irabazi du 29. Euskal Herriko Hiru Txirlo Bola Joko Txapelketako lehen saioa. 65 bolarik parte hartu zuten Iruzubietako bolatokian jokatu zen lehen tiraldian, eta 8 txirlo botata, Markina-Xemeingo Hiru Txirlo Taldeko bolaria izan zen ir...

Olatz Jimenezek irabazi du 29. Euskal Herriko Hiru Txirlo Bola Joko Txapelketako lehen saioa. 65 bolarik parte hartu zuten Iruzubietako bolatokian jokatu zen lehen tiraldian, eta 8 txirlo botata, Markina-Xemeingo Hiru Txirlo Taldeko bolaria izan zen irabazlea. Lehia estua egon zen lehen ekitaldian. Izan ere, 8 txirloko berdinketa egon zen lehen hiruren artean. Garikoitz Caballero (Garmendipe) eta Unai Loiola (San Migel) ere artez ibili ziren.